2024-07-01
Zikloa
Zikloa –
Doinua: ETAren su-etenetik
Ezin da estutasun hau
eta presioa jasan
Buruak horretan darrai
urduritasunen dantzan
Duda bakarrak jartzen du
mundu osoa zalantzan
Ezingo dugu jarraitu
orain daramagun martxan
Dena ezin dugu jarri
bide soil baten norantzan
Bolalumaren puntan da
etorkizuna balantzan
Ezin daiteke onartu
notak gu defini gaitzan
Eguzkiaren printzekin
berriro hartu arnasa
Itsas bazterran eguna
ezer egin gabe pasa
Olatuek garbitzeko
gure barreneko basa
Buruko kezka guztiak
behingoz urperatzen datza
Denbora hartu dezake
izan daiteke hain latza
Baina bizitza honetan
zer da benetan erraza?
Hobe gaitz denak isuri
segiz uraren norantza
Bukatu (e)ta bezain laster
itzultzen da errutina
Orain denbora osoak
irudiko du berdina
Berriro datoz lan zamak
berriro egonezina
Kateturik geratuaz
astunegi da burdina
Osasunaren marra da
malgua den bezain fina
Antsietateak estutzen
du soka batek adina
Errazago litzate
sentikorrak ez bagina