Felix Zubia
Felix Zubia

2020-01-07

Zerg@tik

Zerg@tik –

Doinua: Andre txarraren bentajak

 

Mundu hontako aberatsena

Amazon-en nagusia,

Milioiak ia ezin kontatu,

Zeinen gauza itsusia.

Dirua denez gure artean

Agintari nagusia,

zerg@tik dauka pertsona honek

holako irabazia?

 

Internet bidez ia guztia

Merkeagoa omen da,

Liburu, jantzi eta janari

Osa liteke zerrenda.

Erraza eta erosoa da,

Hobe guztiei gomenda,

Baina zerg@tik itxi digute

Auzoko Mirenen denda?

 

Amazon, Google eta besteek

Horrenbeste irabazi,

Hamar zeroko zenbaki asko

Dizkigute adierazi,

Gauzak hobeto begiratuta,

Pixka bat aztertzen hasi,

Zer dela eta hauek ez dute

Zergarik ordaintzen kasi?

 

Etxez-etxeko banatzaileek

A zer lan-baldintza txarrak,

Derrigorrezko autonomoak,

Kaxekin aldiz azkarrak.

Enpresariek sortuak noski

Hain egoera kaxkarrak,

Zein ezkutuko j@torri dauka

Banatzaileen beharrak?

 

Pertsona dugu animali bat

Berekoi eta zikoitza,

Gauza gehiegi izanagatik

Beti nahi baitu bikoitza.

Interneteko eskaerena

Zeinen eremu laiotza,

Ekintza guztiz politikoa

Da erosket@ bakoitza. 

Zerg@tik