2018-12-06
Urrezko baloiak
Urrezko baloiak –
Doinua: Nik zonbat pertsu alde
1.Futboleko izarrek
ez dakit dakiten
zenbateraino ari
diren eragiten.
Lehenengo andrazkoa
sari bila irten
zen oholtzara eta
ze burla sentipen…
Aurkezlearen galdera
ezin gainetik ken;
ea ba al zekien
“twerking”-a egiten.
2.Ada Hegerbergentzat
guztia zen ziri
entzulearen barre,
aiene, intziri…
Asimetriak sortzen
du nahiko inbidi
guztiz amorragarri
irizten zait niri
nahiz keinu batez bota
zituen hesi bi
halakorik ez zaio
galdetzen Messiri.
3.Zein dira pizti otzanak?
Zein dira lehoiak?
Zein erdian daudenak?
Zein antiheroiak?
Gure exagerazio,
gure paranoiak…
sobran ditu jendarte
hain aurrerakoiak.
“Berdintasuna” biltzen
badigu pozoiak
kobre bihurtzen dira
urrezko baloiak.
Martin Solveig really asked Ada Hegerberg, the first ever Ballon D'Or winner, to twerk. The absolute disrespect bruh. pic.twitter.com/Mtc5DBjS7a
— Aaron West (@oeste) December 3, 2018