Aroa Arrizubieta
Aroa Arrizubieta

2019-12-02

Udazkenari jarriak

Udazkenari jarriak –

DOINUA: Goizean altxatu eta

Udazkenari jarriak


Jertse lodi bihurtu zait

tirantedun kamiseta;

treking eta deportiba, 

ez sandalia ez txankleta; 

udako herri-berbena

da oraingo diskoteka;

kalean ibili ordez,

gaude klasean gordeta;

lehengo “festa agenda”

daukagu lanez beteta.

Baina txarrenean soilik

zergatik jarri arreta?

Nahiz eta gogorra izan

errutinarako buelta…

Lasai hartu itzulera

goxo har daiteke eta!

 

Udako oroitzapenak 

banan-banan gogoratu

(zenbat gau mozkortu zaren,

zeinekin duzun ligatu),

sopa fideoekin jan,

kafea izotz gabe hartu,

orbelera salto egin,

dutxa bero bate(a)n sartu,

resaka gabeko goizak

(a(ha)l bada) aprobetxatu,

beste kurtso bat hasiaz

jende berriaz gozatu.

Hainbeste gauza on daude

zer egin zuk aukeratu…

Hostoak jausten ikusi

eta gu berriz altxatu!

 

Izerdi gehiegi gabe

Gozatu sexu-eszena,

ostegunetan atera

parrandan emanaz dena,

igandetan pelikulak

edo bestela zinema,

noizean behin bisitatu

gaztain saltzaileen trena…

Baina euri eta hotzak

ematen didate pena

eta luzatu nahi nuke

udako oroitzapena;

beraz, ahalegina egin

badugu (e)ta ahalmena:

Udako azken zatia

bihurtzeko udazkena!

Udazkenari jarriak