2021-08-16
Udako bertso bidaia
Udako bertso bidaia –
Doinua: ostatuko neskatxaren koplak
Hitz lauez urtean zehar
teoria eta behar
abuztua da ta egin nahi dut
kopletan irri ta negar
Urte luzearen zorrak
bidaiatzeko altxorrak
kurtsoa hegan pasatzen bada
pentsa ezazu oporrak.
kendu mahai eta barrika
Estafetako karrika
saioa iraileraino joan da
zezen aurrean korrika
Ama zuriaren plusa
neskena da bertso blusa
eguerdiko bertso hitzorduak
ez du galdu autobusa
Zinemaldi eta jazza
eta noski gure plaza
bertso haizeak helmuga dauka
Zurriolako terraza
Senpere ta Usurbilgo
segurtasunaren ildo
bertsoa metro eta erdira
neurtzen ari da Bilbo.
Kantauri ertz urdinetan
izurriaren minetan
bertsoak asmatu beharko du
Surf egiten uhinetan
Zirikatzaile, mediku
facebooken ezin kabitu
covid eztabaida sutsuenak
sareak bertsotu ditu
Ez naiz jarriko serio
barneko umeak dio
azken opor asteak probextu,
Irailerarte adio