Felix Zubia
Felix Zubia

2020-05-06

Txakurraren minak

Txakurraren minak –

Doinua: esnesaltzailearena.

1. Lanerako bidean

Tirriki-tarraka (bis),

Berandutu egin zait,

Gaur ere presaka,

Zeruak eurita(ra)ko

Itxura al dauka,

Berriro zapaldu dut

Ez ote da marka?

Auzoko “lixto” baten

Txakurraren kaka (bis).

 

2. Gure etxe aurrean

Parketxo bat bada (bis),

Sei zuhaitz, belar puskak,

Ondo errepara,

Txakurrak uneoro

Badatoz bertara,

Pertsonak komunera

Goazen erara,

Lasai egin (e)zak baina

Markarik ez laga (bis).

 

3. Batzuetan luzea,

Besteetan motza (bis),

Hasieran beroa,

Ordutara hotza,

Batzuetan tontorra,

Besteetan poltsa,

Zapalduz ikasten da,

Zertarako lotsa,

Zeinen ugaria den

Txakurren gorotza (bis)

 

4. Kalearen erdian

Aurkitzen da noiznahi(bis)

Txakurra minak jartzen,

Nagusia “por ahi”.

Gero gizajo batek

Zapalduko du, bai,

Edo umeren batek

Patineteaz, ai,  

Eta arduraduna

Joan zaigu lasai (bis).

 

 

5. Koronabirus honek

Dakarren trantzean (bis),

Etxean egon gara

Momentu latzean.

Kaleetara begira

Leihoen atzean,

Ikusi ditudanak

Jarri nau letxean,

Txakurrak kaka sortzen,

Umeak etxean (bis).

 

6. Gaur bat zapaldua dut,

Konturatu zaitez (bis),

Txakurren kaka zaharrek

Sortzen duten kalteez.

Dabiltzala kalean

denon borondatez,

Zeren eskuzabalak

Garenez izatez,

Txakurrak maite ditut,

Nagusi batzuk ez (bis).

Txakurraren minak