Izaro Bilbao
Izaro Bilbao

2025-02-10

Sexilioari

Sexilioari –

Doinua: Seme ezarri bainauk

 

Abes nieazioke
txoriei, pozari
zeru ederrenari
urdin (e)ta oskarbi,
baina helburutzat dut
zintzo zein jostari
erresistentzian bizi
direnei opari
bertso batzuk jartzea
sexilioari.

 

Nerabezaroa den
erdi distopia
bilakatu nahi hori
elkarren kopia
zishetero-normaren
kale-antzokia
da dakarrena herri
bat desegokia
zurea dena, baina
ez zure tokia.

 

Etiketadun jantzi,
litrona, tabako,
kuadrila, “botellita”,
la guapa, el guapo…
Erritual hauek – ez
horren aukerako –
txikiak dirudite
baina puntu gako
bilakatu daitezke
bazterketarako.

 

Inertziaren menpe
denbora pasa da
“Mutil bat noiz?” galdezka
ondotik osaba
ohitu zara araura,
lotsara, presara
beraz zure herriko
kuir denen gisara
ez zaitu inork bota,
joan egin zara.

 

Lortzean izan denak
bart zorigaitzeko
espazio bat bere
minak arintzeko
sortzen da oinarri bat
zaintzaren hitzeko
familia bat gorputz
eremu griseko
arrarotasunean
arrunt bizitzeko.

 

Ustela ustel bizi
da oinarrietan
badarraigu zuzen den
horri errietan
ez zuen anaidia
zein alderdietan
guk buruan ditugun
mundu berrietan
lasai biziko gara
gure herrietan.

Arg: Craig Adderley
Sexilioari