Ane Labaka
Ane Labaka

2018-06-06

Saran

Saran –

Doinua: Aita asmo hartu det

 

Saran

1.Nola egutegian
egun bat daukadan
ondo biribilduta,
kontatu dezadan.
Ekainak bederatzi
dator abiadan
gogotsu egongo gara
lehenengo ilaran;
zorte onena opa
nahi dizuet Saran.

2.Hamahiru bertsolari
barrenetik sortzen
elkar mimatuz talde
giro on bat lortzen.
Guztia aldatu da
hasita aitortzen
beste bertsokideak
hastean etortzen
guk sarri ez genekien
ondokoa nor zen.

3.Udalekuen magia
oholtzarako lagun
lehia bigarren mailan
dagoela demagun.
Miresten zaituztegu
beraz, lasai jardun,
izan beso, mihi, bihotz…
ez bakarrik garun
guk zuen inbidia
sentitu dezagun.

Saran