2024-11-25
Onartezina onarturik
Onartezina onarturik –
Doinua: Nork bere mundu intimo
Lagun artean afalduz
ongi zijoan gaubela
Kalimotxo eskas asko
eta pare bat kandela
Lotsa denak (e)ta tabuak
joaten dira horrela
Txantxak utziaz debatez
fite betetzen da gela
Batek aipatuz laister
A25-a zela
Denok horretaz hizketan
baina bazen bat bestela
“Ez naiz sentitzen zapaldu
ni emakume bezela”
Ohartzen al da laguna
pribilegiatua dela?
Beste denak berari so
inbidia ezin ukatu
Galdetu zigun besteoi
zitzaigun noizbait gertatu
Bakoitzak bere aldian
genion hau baieztatu
Ez al du harek sekula
zapalkuntzarik pairatu?
Berak haren bizipen bat
zigun lasaiki kontatu
Erakutsiz erasoak
zituela normalizatu
Bortizkeria pairaturik
hala ere ez da ohartu
Zenbatek duten finean
indarkeria onartu
Onarpen honen harira
ibili nintzen bueltaka
Noraino errotu zaigun
patriarkatuaren marka
Batzuk gauean karrikan
goaz beldurrez dardarka
Asko salatu nahiean,
entzun ditzaten eskaka
Zenbat ahots isilduak,
zenbat protokolo falta
Ezin du gehiago iraun
hautsi behar dugu tranpa
Aldarriz bete ditzagun
kale, medio (e)ta pankarta
Normalitate anker hau
errausteko gai gara (e)ta