Joanes Illarregi
Joanes Illarregi

2022-03-02

Oinatz Bengoetxeari

Oinatz Bengoetxeari –

Arg: Asegarce

 

Nola eguna heldu den

Ikus liteke nabarmen

hemengo txalo bakoitzak zenbat

emozio duen

herriko seme kuttunen

zainduenetan zainduen

bistakoa da zaleak zenbat

maitatzen zaituen

 

Gaurkoan azken egunak

elkartu gaitu lagunak

nahiz eta izen handia izan

ohi dun txapeldunak

bizipozak, nortasunak

edo ta askatasunak

Garrantzi askoz gehiago dauka

zabaldu duzunak

 

Zure partidu, nibela

finala edo txapela

Hemendik urte batzuetara

zahartu garela

guztia aldatu dela

esango dugu horrela

“Bengoetxea kantxa barruan

ikusi nuela!”

 

Pilota bizi zutabe

frontona beti aldare

urteetan egin zara palmares

haundiaren jabe

beti onenaren pare

Bengoetxea halare

betiko Oinatz izateari

inoiz utzi gabe

 

Asier Gartziak zu ondu

ze laguntza ta ze modu

Lagunekin ta familiakin

ere zenbat ordu

nahiz eta zu zoriondu

nahiko seguru diogu

Ingurukoen babesak ere

asko balio du

 

Zure izan, zure joko

Biak ditugu gustoko

Aurrerantzean frontoi edota

Frontoitik kanpoko

Taberna edo ta txoko

Baten egin arte topo

Eman diguzun guztiagatik

Mila esker potro!

 

*Leitzako Atekaberts bertso eskolak Oinatz Bengoetxeari egindako sorta.

Oinatz Bengoetxeari