2024-01-29
Nola aurreikusten duzue 2024a?
Nola aurreikusten duzue 2024a? –
Doinua: Mainontzi
Zaharra bukatu dadila
Denok berriaren bila
Zerbeza utzi ta horren ordez
Aurten mantzanila
Mentalizatu kuadrila
Egingo dut kirol pila
Urtero urtero gogotsu hasi
Ohi dut urtarrila.
Ihauteri ta bestea
Edota santa eskea
Produktiboa izango zela
Zer zen amestea?
Otsaila bete betea
Soilik bildu dut nekea
Bisurte denez arraro xamar
Joan da hilabetea.
Martxoan gaude aibala
Txapelketaren itzala
16ean Gasteizen dugu
Aurtengo finala
Izan prota printzipala
Edo ikusle bezala
Beste hile erdiz edukiko dut
Aje emozionala.
Apirilean naiz jada
Pozik aste santutara
Aste ta erdiz oporraldian
Jainkoen erara
Bueltatzean rutinara
Denak egiten dit traba
Urtarrileko aldapa baino
Gogorragoa da
Apirila joan da antza
Bajoitik behar naiz altsa
Hile honetan bizirautea
Dudan esperantza
Berez izaten da latza
Azeleratzen dit martxa
Lan kontuetan rekta finala
Da beti maiatza.
Ekaina noiz agertuko
Indarrez ya nahiko justo
Beste kurtso bat amaierara
Iritsi da punto
Nahiz lana dudan gustuko
Eztizut egingo uko
Zoriontsu naiz hilabetea
Bukatu orduko.
Uztailean oporretan
Sortzen ez diren planetan
Maldivetara joan nahi baina
Berriz etxe bueltan
Beti ordu txikietan
Oñatin, Mondran, Elgetan
Zoriontsuak gara edozein
Herriko jaixetan.
Behin abuztuan barrena
Ahazten da edozein pena
Aramaiotik joan nahi nuke
Ahal den urrunena
Gastatu daukadan dena
Karterak uzten duena
Urte guztian hilabete hau
Dut gustukoena.
Amaitzen bada txangoa
Lurrera berriz zangoa
Oroitzen duzu aurrez Indian
Jandako mangoa
Irail partean tragoa
Kontrako eztarritik doa
Gustu txarreko broma bat baino
Mingarriagoa.
Ambizio maila zero
Dena bihar, laster, gero
Hilabete hau egutegiko
Relleno bat edo
Urrian sartu ezkero
Gehiegi ez dut espero
Sin más, ba hori, urria beti
Ez hotz ta ez bero.
Denok azaroarekin
Reflexioari ekin
Aurten mundua jan behar nuen
Joer Peru en fin
Berriz ere berdin berdin
Unea aurkitu ezin
Urte osoa joan da ia
Eztut ezer egin.
Olentzerorentzat karta
Roskoia edota tarta
Mozkortu xamar abestu ostean
Hiru gabon kanta
Etxeko sofan botata
Promesarik eztut falta
Peru berri bat agertuko da
Gabonak pasata.