Xabat Illarregi
Xabat Illarregi

2025-01-09

Musikan sold out... eta bertsolaritzan?

 

Musikan sold out –

Musikan sold out
Arg: Julia Tulke

Geroz eta ohikoagoak dira musikagintzan talde historikoen itzulerak, azken bira handiak, makro kontzertuak… ohitu gara kasik. Bi urte barru ospatuko den kontzertu baterako sarrerak 15 minutuan agortzen dira. Sold out hitza maileguan hartu dugu jadanik, eta gure bihurtu da (edo, dugu). Azken kontzertua ostiral batean jarri, sarrerek hegan egin eta larunbatean bigarren azken kontzertua antolatzen dute.

Honek denak, ez nau batere konbentzitzen, badakit ez dela jendearen gustuko iritzia izango, eta agian, euskaldunaren konplexuak izango dira. Euskal musikak arrakasta izateak eta indar handia hartzeak asko pozten nau, eta egia da hau dena horren ondorio bat dela. Baina, zer gertatzen da beste kultur diziplinetan? Eta zehazki, bertsolaritzan?

Lau urtean behin 15.000 pertsona biltzen ditugu eta horrek ere nolabaiteko lotsa eragiten digu. Lau urtean behin. 15.000 pertsona.

Urte osoa pasatzen dugu antolatzaileak aretoak/elkarteak/plazak beteko diren edo ez beldurra dutela entzunez. Sarrera 10 euro? Bertso saio bat entzuteko? Askotxo, ezta? Festetan bertsolariak ekartzen dira, beste saio bat antolatuz gero ez da gehiegi izango? Bertsolariak ordaindu behar dira?

Hori da errealitatea.

Musika euskaraz egiteko apustua egiten dutenei eskerrak eman behar dizkiegu. Euskal musikagintza txikitik eragiten ari da, noski. Baina txikitik, zerekin alderatuz gero? Musikaren industria globalarekin alderatuz gero. Lehia horretan biziraule hutsak dira. Baina euskal kulturara mugatzen bagara? Zortekoak haiek!

Ez dut gutxiesten edo kritikatzen egiten duten lana, inondik ere, goraipatu egiten dut. Nire kezka euskal kulturaren diziplina txikienek dauzkaten mugetan zentratu nahi dut. Uste baitut, batzuei ematen zaizkien erraztasun eta laguntza guztiek, besteei ematen ez zaizkienak estaltzen dituztela.

Musikan sold out