Oihana Bartra
Oihana Bartra

2017-11-12

Mundua badago

Mundua badago –

Txapelketak odola zurrupatu digula ematen du. Denok gaude hari begira, zer gertatuko. Denok Maialenen bakarrekoaz, kamiseta arrosez, epaileez, Bertsoa.eus-en publikoan aurpegi txarra jartzen ikusi dugun lagunaz edo Patxi Bakalloz berbetan. Komunikabideetan ere nonahi. Hilabete batzuetan gainerako 3 urte eta erdian ematen ez zaion zentralitatea ematen zaio bertsoari. Pentsa, Euskal Kazetaritza Saria eman diote Txapelketa Nagusiari Pertsonaia edo Giza Instituzioari dagokion atalean (bide batez, zorionak lanean ari zareten guztioi). Bejondeizuela.

Baina nire lagun ez bertsozaleek (hau da, guztiek) esaten didate: zopan ere bazaudete. Ze astunak. Ikusteko modu bat da. Oxala zopan ere egongo balitz bertsolaritza beti, euskal kultura gu guztion zopetara iritsi den seinale bailitzateke.

Txapelketa, txapelketa, txapelketa. Guay. Neuk ere disfrutatzen (eta sufritzen) dut txapelketarekin. Baina hilabete hauetan badago mundua txapelketatik kanpo. Benetan. Bestela, irten eta ikusi: badaude 20 lagun baino biltzen ez dituzten bertso bazkari entrañableak, badaude lagunarteko saioak, badaude bestelako sariketak, badaude frontoia lepo betetzen duten puntako saioak. Badago arrakasta eta badago miseria. Burbuilatik kanpoko mundu erreala. Bertso-mundu erreala esan nahi dut. Mundu erreala beste bat da.

Mundua badago

Mundua badago