Ane Labaka
Ane Labaka

2018-01-09

Motxilan

Motxilan –

Motxilan

Doinua: Galerianoa

Urko 

1.Txirrinak jo du eta
jolasaren irlan
pisutsu zoaz nahiz ta
ez dugun aski lan.
Zure poltsiko urdin
nahiz estutxe lilan
jakin nahiko nuke zer
daukazun motxilan.     

Haize

2.Lehenxeago berdina
galdetu dit Sarak
hemen sartu ez arren
hodeiak, enarak,
tximeletak, bainerak,
zuhaitzak, lanparak…
Kabitzen dira musu
eta besarkadak.

Urko

3.Asteburua musuz
musu aletzea
izan daiteke plana,
ahaztuta etxea…
Partidua daukagu
-hobe jabetzea-
eta gero Anderren
urtebetetzea.

Haize

4.Horixe amesten dut
begiak itxita
baina beti sentitu
naiz nahiko bitxi ta…
Nik munduaren azken
puntara jeitsita
egingo diot nire
amari bisita.

Urko

5.Tristetuta jarri naiz
gaur zure larruan
nola egongo zaren
zu bi lo barru han,
lagundu nahi nizuke
grisen esparruan
amatxo ekartzeko
motxila barruan.

Haize

6.Gaueroko musuak
bidaltzen dizkiot
baina gure ondoan
nahi dugu guztiok.
Plan ederra burutu
dugunez gu biok
amatxori poz pozik
kontatuko diot.

Motxilan