Ane Labaka
2017-12-08
Maitasunen hiri, Paris
Maitasunen hiri, Paris –
Doinua: Itsasoa laino dago
1.Minaz egin
nahi bada hitz
zenbat gutun
ta “vis a vis”…
Espetxeak
indar handiz
bete dira
ameslariz.
Bihur bedi
lehen aldiz
zerua argi
zorua gris
bihur bedi
lehen aldiz
maitasunen
hiri Paris.
2.Isolatu
nahiz banandu
ezin lasai
harremandu
ez ukitu,
ez laztandu…
Afektua
nola landu?
Data baten
bezperan gu
ta “bihar”-ak
“gaur”-a edan du.
Data baten
bezperan gu
atzo izan
zen berandu.