2019-03-20
Lehengoekin, gerokoentzat
Lehengoekin, gerokoentzat –
“Dama gazte xarmant bat”, “Donostiako hiru damatxo”, “sagar beltzeran”, “markesaren alaba”, “neskatx gaztiak”, “dama gazte polit bat”, “neska tranposa”, “atso zar”, “neskazar bat”, “bi zakur ta beste hiru atso (egun on Don Pepito eta Don Alfontso)”.
Kontsesiri: “saldu ahal balitzake pisura urriaren truke /nork erosi faltako ez luke” Juana Bixenta Olabe(ri): “ez zuazela; / portatu zaite nik nai bezela, / gaur etxera juan ez zaitezela”, “izango haiz ederra / baita ederregia”, “aingeru harek ez zidan sortzen / sufrimentua besterik, / sekulan ere ez nuen lortu / bi besoetan hartzerik” ; “… aspertuba naiz neskazar-musu lizunez”; maite det dama gazte bat”.
“Maritxu, nora zoaz?”; “Zuben etxia dago irruti, birian zer gerta izan bildurti”; “Dama gaztiak, ez egon lotan, begira zaitezte ispillu ontan (…) orla irabaztera graziyak saia zaitezte beste guziyak”.
-“Merezi beziñ kopeta beltzez, esango diyot ezetz ta ezetz!”
“Sinista zazu emakumeak / galdu behar gaituztela”; “Berak printzesak bezala jantzi / zikiñak etxe zokoak” ; “apainduri ta lujoz aberats / eta maian arloteak”; “lasaitasunak galdu ez ditzan
kortsiatubak gerriyak”; “emakumiak lasto-pretesto kasikan larru gorriyan”; “zuentzat bertsuak /bistan daukazkitenai / petxu ta besuak”; “buruko zimak falta ditu ta / bizarra dauka ugari, /begiyak triste, sudurra luze, / ortzen erdiak erori”.
“Aingeru horrek izan behar du / iturri asko nastua / eta tragorik goxoen ura / non edan zuen aztua /non kargatu den eztakiela / da azkenian ustua”; “Ijituetan gutxi izaten dirade berriz antzuak, (…) bizkarrian bat, tripan bestia, aldamenetan batzuak”; “Ai pekatuan erortzen denak / larrutik pagatutzen du /hobe zenduen zure lorea / ongi guardatu bazendu”.
“Pandangolari azkarra / baldin neronek ikusi banu / hautsiko niyon bizkarra”
“Gogoratzen naiz lehengo amonaz / gaurko amaz ta alabaz”
“Hanka punttetan dantzan / bi ordu ta piko; “dantzaik egin ezin bada / ez baita gure iraultza”; “emakumia / naizen aldetikan / earrak aditzeko / zaute nigandikan”; “Neskatxak garai datorrenian / ez galdu zuen zentzunik”; “Emen ez degu baltsamorikan / neskazaharrak gaztetzeko”;
“Tentaldiak, bertigoak / dardarazten badu lurra / erortzeko gogoa da / ez erortzeko beldurra”; “akaso juango naiz / mudakorra naiz ta”.
“Nabaritzen da azala / nola aldatu zaidan aldez; nola daukadan bularrak / tinkotasunaren galdez / aluan ez dut ilerik / besapeetan bi trabes / ta izterretan barizek / xume hartzen dute babes /(…) niretzat ederra bada / besteentzat zergatik ez”.
“ni ez naiz puta, gizen zikina / txorta gabea, antzua / asimetri honek muitu egiten du / zure oreka faltsua”; “nire inon ez egon nahia ote / da zure ezinegona”.
“Lehengoekin ta gaurkoengandik” … gerokoentzat zer?