2020-04-27
Lagunei
Lagunei –
Doinua: ostatuko neskatxaren koplak
1) UKITU ELKAR MAITATU
USAINDU ELKAR GOZATU
AURRETIK EGIN EZ DUGUN HORI
BIHURTU ZAIGU PEKATU.
2) HURBILEKO BEGIRADA
SENTITZEKO BESARKADA
TRISTURA POZA BIHURTZEN DUEN
SENDAGAIA EZ AL ZARA?
3) KAFEA EDO ZERBEZA
ESTIMUA EDO KEXA
EGUNEROKO ERRUTINA DA
EGUNEROKO SORPRESA.
4) BAZKARI EDO AFARI
KONPAINI ONAREN KABI
DEUS ESKATZEN EZ DUENARENTZAT
LAGUNTASUNA OPARI.
5) ORDUAK DIRA MINUTU
SOLASA NAHIZ IZAN MUTU
DENBORA ZUKU BATEN GISARA
ESPAZIOAN ZUKUTU.
6) ERREKAN EDO MENDIAN
IRRIÑO BAT AURPEGIAN
OROITZAPENAK UTZI NAHI DIGU
HUTSUNEA AGERIAN.
7) DANTZAN MUGITUZ GORPUTZA
KANTUZ BIDAIDE HIZKUNTZA
EDONORENTZAT POZGARRIA DA
ZURE PRESENTZIA HUTSA.
8) EMAN ETA GERO JASO
GUZTIA AURRERAPAUSO
USTE EZ DUGUN ARREN NOIZBAIT
GUTXI AUNITZ DA AKASO
9) INOR EZ DAGO SOBERAN
JARRI EZKERO AUKERAN
HITZAK EZIN DU INOIZ AZALDU
ZENBAT MAITE ZAITUZTEDAN!