Oihana Bartra
Oihana Bartra

2018-04-10

Konfort gunea

Konfort gunea –

Bertsotan dakizuenok: saiatu bertso bat egiten. Baldintza bakarra bete behar duzue: ez du errimatu behar. Erraza ematen du, ezta? Ea ba. Nahi barik errimatzera eramaten zaituzte buruak, baietz? Zergatik? Horrela irakatsi digutelako. Eta bertsotan ikasi genuenean, uf, ze zaila iruditzen zitzaigun. Oxala ez balitz errimatu behar. Baina orain ez dela errimatu behar esango baligute, zer? Galduta.

Ez zaizkigu arauak gustatzen; arauak apurtzeko daudela esatea atsegin dugu. Aske izan nahi dugu, nahi duguna egin. Baina badakigu aske izaten? Adibidez, gure ametsa loteria tokatu eta lanik ez egitea omen da. Ba imajinatu oporraldi luze samar bat. Ez daukazu planik; ez nora joan, ez norekin. Ai, ziztadatxoa.

Askatasuna gestionatu egin behar da, deserosoa da. Bestea da benetako konfort gunea. Ezarrita dauden arauei men egin eta korronteak eraman gaitzan utzi. Hori bai, kexatu egingo gara. Ze disgustura gauden derrigortuta egiten ditugun gauzak egiten, ze pozik egingo genukeen benetan egin nahi dugun hori. Baina ez dugu egiten. Zergatik? Errazagoa delako bertsotan errimatuta egitea.

Konfort gunea

Konfort gunea