2020-10-03
Ken Robinson
Ken Robinson-
Ken Robinson-
1-Sormena ezin ohetik jaiki anemiak jota Sanson autorik gabeko klakson Musukodunak oroitu guran musua zeri zeritzon (Bis) Ostadarraren arrabitari arkuak Kyrie Eleison ume-zahar, basa-gizon amets betezko loak besotan hartu du Sir Ken Robinson(Bis)
3-Zein da ba zure Elementua? sormen bide erantsia? zure ametsen sustantzia? Gau ilunetan argi entzuten duzun erresonantzia (Bis). Urarena da pazientzia isilena, presentzia zein da zure esentzia? Zabiltzanean zailtzen dizuna denboraren kontzientzia? (Bis)
5-Sir Ken Robinson, irakaskuntza irauli gura zuena azpimarratuz behinena makinak hezten gabiltza baina gizakia da sormena (Bis) Ez zuen lortu, bekerekeak ito zuen hasperena agur umerik zaharrena eskerrik asko egitearren zure esku zegoena (Bis).
|
2-Hamaika sormen mota badira argiaren dialekto munduaren arkitekto Hitza haragi bilakatu zen isilpean margozteko (Bis) Sormenak sorgin bihurtzen gaitu baina eskolak menpeko oztopo zentzugabeko gure bizitzak lozormenetik sormenera esnatzeko. (Bis)
4-Irakaskuntzan mailakatzen da hierarkikoki jakintza zenbakiak, lehen mintza gero hizkuntzak, zuzen gaitezen zenbakiei buruz mintza (Bis) Makinak erraz ordezkatuko duen makinen bizitza sormen bako leku hitsa zentzu komuna deitzen dioten aurreiritzien sasitza.(Bis)
|