Enare Muniategi
Enare Muniategi

2017-08-28

Joan eta etorri

Joan eta etorri – 

Joan eta etorri

 

Doinua: Bizkaiko aberatsak

 

Joan eta etorri

 

1. Nork pasa deu negue

udiegaz amesten

Eta hilero dirue

apurke gordeten

Unibertsitatean

ahaldala ikesten

Langileak ere haien

biherra beteten

Egoteko hortik zehar

udan astebeten?

 

 

2.

Etxetik urtetzea

da paradisua

Plaira joateko nahia

da horren itsua

Ezin aguanta euria,

aterkian pisua

Euskadi tropikala

da hain euritsua

Eta Italia berriz

hain eguzkitsua

 

3.

Aireportura heldu

historien segida

Egoera xelebre hura

nik nola deskriba

Ia biluzik baina

jira eta bira

Detektore ondotik

ezin erretira

Jakizue: “brakets”-ak

ilegalak dira… 

 

4.

Hegazkina hartuta

damuak gogora

Zetako igo naz hona

eta noa nora?

Errezatzea igual

izango dot hoba

Hain aulki estuetan

ez gaude gustora

Hau da aldeanuok

daukagun ganora.

 

5.

Ikusita hiru hondartza

(e)ta bi alde zahar

Beroa egiten du

baina agian lar

Oporraldia ez zaigu

pasatuko azkar

Lehenengo eguna eta

aurretik beste hamar

Bi egunez be ezin

aguantatu alkar

 

6.

Pizza eta pastarekin

goraino beteta

Kalean behera goaz

galduta oreka

Katedral politekin

flipatuz tarteka

beroari gustoa

hartu diogu eta

etxera helduko gara

lepoa erreta

 

7.

Joateko unean

ai zenbat dilema!

Baina orain etortzea

da gure problema

Hangoa amaitu da

hau izan da dena

Nahiz eta bueltatzeak

eman digun pena

Etxekoa ez al da

beti ba(da) onena?

 Joan eta etorri