Eneko Fernandez
Eneko Fernandez

2022-12-20

Isilik inola ez!

Isilik inola ez! –

Doinua: Hertzainak

 

 

 

Isilik inola ez hobe da abestu (bis)

asteburu itzela zaigunez aurkeztu

aurkeztu ta nola saihestu?

hau maite ez duenak bizitzerik ez du.

 

Ortziralez oholtzan berriro hertzainak (bis)

Gazte, heldu, zahar, ttiki, handi zein ertainak

Hertzainak, astinduz mingainak

gustuko ez duenak hutsik dauzka zainak

 

“Ze gozatu!” da entzuten genun esaldia (bis)

berriro ere jarri gintuzten “al dia”

esaldia, a ze nostalgia!

Ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia

 

Kontu zabaldua da nostalgiarena (bis)

BEC utzi genuen ta Navarrra Arena

Arena, ginena, garena!

mundiala jokatu zen egunarena

 

Futboletik nahiz zail den joatea ihesi (bis)

hitzen mundialak ere dena du merezi

merezi, gailendu arren Messi

bertsoak egin zuen eguna berezi

 

Hiri buruzagian, ze besta, ze egun! (bis)

batera zenbat gauza egin ditzakegun

ze egun ta milaka lagun

denak irabazle ta Maialen txapeldun

 

Ahantzi gabe Hatortxu aipatzera goazen (bis)

zapalduen aldeko borroken almazen

goazen Presoak ekartzen

zoritxarrez “hat-trick”a, gehiegizkoa zen

 

Ganbara astindu ta apurtu kartzela (bis)

asteburu honetan gertatu bezela

bezela, argi dut horrela

bizi-bizi dagoen herri bat garela