2016-11-07
Herri eta sariketa berezi bat
Herri eta sariketa berezi bat
Plazako ibilian badira herri batzuk besteak baino gogokoagoak izaten ditugunak. Horietako bat dugu Gabiriako hirukoak ( Endika Igartzabal, Gorka Maiz eta ni neu) Mallabia (Bizkaia) herria. Makina bat saio eder egin ditugu Mallabiako hainbat txokotan, lagunarte ederrean.
Iazko udazkenerako buruan zerabilten bertsolari gazteen sariketa bat Mallabiko gazteek. Guri galdetu ziguten ia Gabirian nola egiten genuen eta gutxi asko esplikatu genien eta handik aurrera euren sakrifizioa izan zen guztia. Lehenengo urtean kantatzeko pribilegioa izan nuen, beste behin ere ikaragarria izan zen mallabitarren erantzuna.
Aurten ere antolatzeko gogoa zuten lehenengo urteko arrakastaren ostean ezin geldirik egon. Bertso afari formatuan egiten dira bi kanporaketak eta final handia, lau lagun saio bakoitzean, eta saio bakoitzetik bi lagun finalera. Eta aurrera pasa ez diren bertsolariekin finaleko afariaren aurretik triki bertso poteoa egiten da. Hori da txapelketari etekina ateratzea. Sariketa berriena dela esango nuke. Bertso afari formatua ez da berria baina han sortzen den giroak asko du berritik. Bertso saio formatuak eta bir pentsatu egin behar direla esaten dugu askotan, bada Mallabian eredu bat.
Bukatzeko aurtengo partaideei suerte eta gozatu hango giroaz!!! Eta mallabitarrei zer esan? Handiak zaretela!
ZORIONAK MALLABI!!!