Enare Muniategi
Enare Muniategi

2016-10-02

Guk besteengan eta besteek gugan

Guk besteengan eta besteek gugan

Guk besteengan eta besteek guganSaio baten abestea ez da bertaratu, gaiei behar bezala erantzun eta txalo zaparrada jaso ostean berriro ere etxera bueltatzea. Alegia, bere gain hartzen ditu bertso eskolan emandako orduak, saio aurreko urduritasuna, kotxeko bidaia eta ispilu aurrean ordu erdi pasatzea zer jantziko pentsatzen. Prakak ala gona? Kamiseta ala alkandora? Zapatilak edo sandaliak hobeto?

Kontua da, bertsolari baten ahotik ateratzen den gauza orok eragina duela entzuleengan, zer esaten duen eta nola esaten duen, zer doinutan esaten duen edota esan gabe esaten dituenak. Hala ere, entzuleak ez du entzuten bakarrik, eta bertsolariak ez du soilik ahoz transmititzen. Oholtzara igo bezain pronto hamarnaka, ehunaka, milaka begi parek goitik behera begiratzen dute kantuan dagoena, zer nolako orrazkera daukan, bere arropa koloretakoa den ala iluna, moda jarraitzen duen, zapa berriak dituen etab. Auskalo zenbat kritika on zein txar pasatzen diren entzuleen buruetatik, aurreiritziz josiak zein josi gabeak. Egia esan, ez da erreza epaitua sentitzea nahiz eta jakin kritika horiek inkontzienteki egiten direla sarri. Nork jakin kontu honek zer eragin duen entzulearengan; baina, bertsolariengan?

Hau horrela izanik, nire galdera da hau ez balitz horrela kanturako prestatzen ari denak ordu erdi emango lukeen ispilu aurrean edo edozer jantzita jarriko litzatekeen jendaurrean. Beraz, nork dauka eragin handiagoa norengan?

Guk besteengan eta besteek gugan