2024-01-11
Gaztea eta bere mobidak
Gaztea eta bere mobidak –
Doinua: begi umelak
Ikastolako garaia
ongi eta arin pasa zen
Baina gerora instian
kontuak hasten dira zailtzen
Nik oso ongi oroitzen dut
nork zidan patioan iraintzen
Baina honezkero haiek
ez dira ni(re)taz gogoratzen
Izengoitien munduan
elkarrekin haziak gera
Bata zen la “plancha de surf”,
hura “la fea”, “gorda” bera
Amaeskolatik instira
ez zaigu aldatu afera
Ikasi da etiketatzen
irakurtzearekin batera
Kuadrilak galdu dezake
bere xarma eta dirdira
Nahiz eta elkar mindu
lagunak gara beraz tira
Gainera ez du inork nahi
bertatik atera argi da
(E)ta helduen esanetan
“lasai, jolasten ari dira”
Baditugu deialdiak
bada omen ikasle greba
Guztiek egingo dute
nahiz ez jakin zuzenki zer ba
ta manifara joan ordez
denek diote gauza bera
“Ze pereza ematen du(e)n
etxean geldituko gera”
Etxeko lanak milaka
ez ditut gaurko bukatuko
(E)ta biharko azterketan
ez dut berriz media lortuko
Itota nago berriro
hobby denei eginez uko
Antsietateak hartzen nau
gaua iristen den orduko
Egunsentiak galtzen du
astelehen goizero xarma
Nahiago duzunean egon
zure maindireetan barna
Nekea daukat zainetan
eta begi zulo(e)tan zama
Gaurkoan ezin dut gehi(ag)o
leihotik bota dut alarma
Lanak, lagunak (e)ta klaseak
Ez du balio esateak
“Gazte izateak alde onak baditu
nahiz (e)ta denei ez iruditu”
Soilik ez ditut o(ra)ino aurkitu