2022-07-07
Gaupasa
Gaupasa –
Doinua: Hemen zizurkildar bat
Uda heltzen denean
mila zirrikitu
jendea hondartzetan
ezin da kabitu
besteek nahiago dute
mendia sentitu
ta guk berriz parrandan
arima “garbitu”
bakoitzak afizio
desberdinak ditu
Hernaniko San Juanak
parranda ederrak
Donezteben San Pedroz
miatu bazterrak
Lesakan San Ferminak
gurutzada gerrak
patroi artean gabiltz
blasfemo okerrak
den-denak dakizkigu
jaunari eskerrak
Gasik ez daukanean
ia metxeroak
taxian sartzen gara
mutturrak beroak
goizeko zortzietan
titiriteroak
tabernan biltzen gara
ohiko bezeroak
batzara doazenak
ta gaupaseroak
Langile izan behar
soldatapekoa
bankuan eukitzeko
ateratzekoa
aste tartez lanera
jokatuz lepoa
hiru relebotara
txandakatzekoa
larunbatean berriz
beti gauekoa
Astelehenero berriz
hainbat damu-aipu:
“darabilkigun martxan
ezin da jarraitu
gure gibelak ere
eskertuko baitu
beraz hobe genuke
ritmoa lasaitu…”
ta igandero goizak
harrapatzen gaitu
Zer garen badakigu
ongi honezkero
etxerik ez daukagun
hiru gaupasero
hobe da orain egin
asteburuero
gazte garen garaian
ero eta bero
eta ez behin adina
pasa eta gero!