Oihana Bartra
Oihana Bartra

2018-10-01

Gatazkari kantari

Gatazkari kantari –

Giroa bor-bor zegoenean horixe ateratzen zitzaigun batzuei. Hala bizi genuen eta bertsotara ere hala eramaten genuen. Gure eguneroko bizitzaren parte zen gatazka armatua eta askotan gai zabalak jartzen zizkigutenean hortik jotzen genuen. Presoak, torturak, jazarpen politikoa, heriotza, beldurra.

Gatazkari kantariGaur, plazatik guztiz ez baina ia guztiz ezabatu da gaia. Jakin badakigu gatazka armatua bera bai, baina gatazkaren jatorria izandako arrazoiak eta gatazkaren ondorioak ez direla desagertu. Alabaina, gure praktikak kontrakoa dio. Plazatik gatazka (hori) desagerrarazi dugu.

Jendea nekatua omen dago; jendeak umorea nahi du, ondo pasatu. Ez ur lar handitan sartzerik, ez betiko gauzei kantatzerik. Hori joan zen. Garai berriak. Bertso berriak, garai berriari jarriak.

Neu ere egon nintzen neure buruaz nekatuta.  Joe, Oihana, kantatu beste zerbaiti. Gatazka mota asko dago gure jendartean, askotariko arazoak. Kantatu horiei, ez betikoari. Jendea aspertzen ari zara.

Orain ez nago neure buruarekin ados. Gatazkari kantatzeko gogoa eta beharra sentitzen dut, arrazoi askorengatik. Jurgik hurrengo urte luzeetan espetxeko irratitik segi beharko dituelako txapelketako saioak; batzuetan gauez zaratak entzuten ditudanean asaldatuta esnatzen jarraitzen dudalako; Maialenek eta alaba Ametsek 1600 km egin behar dituztelako hilero aitegaz egoteko; egun nire oholtza-kide (gazte) diren askok gatazkaz entzun edo irakurri bakarrik egin dutelako; gure entzule askok ohe hutsak dituztelako etxean; sufrimenduak badirauelako, gatazka egon badagoela azaleratzeko ardura sentitzen dut. 

Hasteko, aurtengo Bizkaiko kanporaketaren egun berean espetxetik aterako den @erreharriari kantatzeko deseatzen nago.

Gatazkari kantari