2021-05-27
Garaiotako ibilerak
Garaiotako ibilerak –
Doinua: Dozena bat bertso berri
Dozena bat bertso berri
nahiko nizkioke jarri
bizitza dena aldatu digun
birus kaxkar horri
inoren kontsolagarri
mesede ehundik hamarri
ligatzen ere ahaztu egin
behar zaigu sarri
Lehen errex, orain aldiz
ahoa osoa estaliz
abilak ziren hoiek dabiltza
nostalgia handiz
lorerik-lore ibiliz
inoiz berbera bi aldiz
orain erleak aspaldi ezti
faltan omen dabiltz
Animaliak gara gu
baina desirak dauzkagu
bide berriak esploratzeko
ez gabiltz berandu
orain zentzu pixka bat du
(inoiz izan baldin badu)
tabernazulo berriak dira
Tinder eta Badoo
Ezezagunekin match-a
egin ta hasten da jolasa
baina jolasa sarri argazki
faltsuetan datza
geratuz atsaldepasa
eta kentzean mordaza
bat edo bestek hartu izan du
dezepzio latza
Lehen pote ta saltotan
binaka nahiz taldetxotan
orain ohean eoten gara
bakarrik ta lotan
jarraituta martxa hontan
jendeak, baita gogotan
iragarkiak jarriko ditu
periodikotan
Ez fereka ta ez mimo,
une goxo zein intimo
garai hauetan bihurtu gara
ia anonimo
lige eta kontu-txino
nola diren sinonimo
ahal duzuenok gozatu eta,
besteoi animo!