Ane Labaka
2018-10-18
Fina eta Manuri
Fina eta Manuri –
Doinua: Lagundurikan danoi
1.Niki zuri-gorri bat
eta bi galtzerdi
odolez tintatu ez
balira gaitzerdi.
Norbere etsipenaren
aurka zenbat derbi
oinazea bihurtu
duzue izerdi
zenbat malko ote dira
sei urte (e)ta erdi?
2.Umelduta agertzen
zaizkigu lau masail,
zenbateraino egin
ote zaizue zail?
Ez bertsio ofizial
ez Herrizaingo Sail,
bi hitz ezberdin dira,
trenaren bi errail,
egi bakarra dago;
“hil” ez dela “erail”.
3.Istripurik ez dago
zuen egietan
injustiziak sortu
arren hegietan.
Zuek ikusiz prentsan,
albistegietan…
nahiz nekea sumatu
bi aurpegietan
denok kabitzen gara
zuen begietan.