Iker Gorosterrazu
2019-12-30
Etxe hutsa
Etxe hutsa –
Doinua: Inork badakizute
Janari usteldua
duen sukaldea
zuloz beteta dagon
sofan gainaldea
pipiak erdi janda
daukan zutabea
komuneko grifoek
daukaten karea
belaunaldietako
gure ondarea
hautsez beteta eta
arima gabea
Soinu gabeko oihu
intziri hasperen
bakarrik eta triste
egotea zer den
paretek solastuko
balute bederen
zaharra naiz baina ez dut
hartu nahi atseden
negarra zein irria
behar nuke hemen
zutik manten nazazu
erori baino lehen
Aterpe babesleku
hainbat hamarkada
orain herri ttikien
gainbeheran islada
zure gisan hustuta
norbere ganbara
zaharra berriarentzat
beti baita traba
istorioen historian
jabea zu zara
baina beranduegi
ohartuko gara