Joanes Illarregi
Joanes Illarregi

2022-09-12

Etxe berri maitea

Etxe berri maitea –

Doinua: Errota zahar maitea

 

 

Etxe berri maitea

 

Etxe berri maitea

erreka ertzean

herri irteerako

rebuelta hartzean

ixkin batean zaude

denak baztertzean

etxean sentitzen naiz

zugana sartzean

 

Nola bizi ez digu

inork erakusten

ezin jakin norekin

gurutza zaituzten

hiru lagun gabiltza

etxea gorpuzten

nahiz ta askotan elkar

ez dugun ikusten

 

Aurrez zegoen ezin

ekipatuago

labadora koxkor bat

berria zeharo

ta frigorifikoa

bi metro harago

beteta mantentzea

merkea ez dago!

 

Sukalde,sala edo

sofa zirrikitu

noski, hirurentzako

hiru gela ditu

bi balkoi, trastero bat,

ehun metro ta piku…

baina komona inork

ez du  nahi garbitu

 

Ura eta argia

gasaren moduko

ondoren alkilerra

zaiena lotuko

ta ezpada ordaintzen:

kalera ta punto

soldata joaten da

etorri orduko

 

“Nahi” ta “ahal”-en artean

hor diferentzia

bakarrik bizitzeko

independentzia

gazte ororentzat da

nire ustez, ia

bizi biharko luken

esperientzia.

Etxe berri maitea