Oihane Perea
Oihane Perea

2022-01-12

Ertzean geratzen dena

Ertzean geratzen dena –

 
 
Urteak harrapatu nau
Ez bertso eta ez barau
Bloga agurtu nahi nuen eta
Azkenburukoa da hau 
 
Azken aldiko matraka
Irentsi dugu presaka
Abenduaren erdialdetik
Barruan daukat bueltaka 
 
Zentzu komuna zen hura
Aspaldi hontan galdu da…
Euskaratik ta euskaraz baina
Zertarako zen kultura? 
 
Mehatxuak datoz handik…
Eta txistuak hemendik…
Ez naiz txertartu gaur arte baina
Maite zaituztet oraindik! 
 
Iritzi eta idea, 
Zurea eta nirea, 
Aska ditzagun ta urak berriz
Egin dezala bidea! 
 
Zeren plazaren erdian
Dena dago agerian
Nahiz ta estali nabari zaigu
Keinu txarra aurpegian 
 
Mendiak ez dira lauak
Baino galdetu dit gauak
Ea onartu behar ditugun
Zentzugabeko arauak 
 
Txapelketan behar bada, 
Gaindituz hamaika traba,
Plazan ahal bada,  edo bestela
Mairu-n elkartuko gara! 
 
Hau izango da azkena
Agur bat, zor nizuena…
Trena badoa, baino ez ahaztu
Ertzean geratzen dena!
Ertzean geratzen dena