Oihana Bartra
Oihana Bartra

2016-10-11

Egurra

Egurra

Badator Bizkaiko bertsolari txapelketaren udazkeneko fasea. Urriaren 15etik hasiko da erabakitzen nortzuek kantatuko duten abenduaren 17an Miribillan.

Txapelketa, txapela, txapelduna. Lehia. Txapelketara lehiatzera goaz, dudarik gabe, baina gure lehiakideak gure lagun ere badira askotan. Eta norberak ondo egiteaz gain, nahiko luke ondokoak ondo kantatzea. Norbera aurretik, hobeto. Lehia.

Horixe nahi du publikoak. Horregatik esaten digute saioak hasi aurretik “benga, animo, egurra!!!”.  Eta, jarraian: “baina gozatu, e?”. Ea ba, baina egurra ala gozatu? Aklaratu zaitezte. Egurra diozuenean besteen gainetik geratzeaz ari zarete, metaforikoki kolpatzeaz, gailentzeaz. Eta horrela ez da erraza gozatzen.

Lehiakideok egur banatzaile bilakatzen gara oholtza gainean. Geu ere askotan sartzen gara paper horretan. Ondo sartu ere. Baina, otoi, ez diezagula inork egurrik eman. Ez dezala inork esan hurrengo eguneko periodikoan eskas kantatu genuenik, ez genuenik publikoarengana heltzerik lortu, ez zenik gure egunik onena izan. Ez diezagutela egurrik bana. Baina guk, egurra.

Egurra
Irudia: Berton aldizkaria