Esti Arozena
Estitxu Arozena

2021-05-17

Egokitzapenak

Egokitzapenak –

Begirale ikastaroa egiten ari nintzelarik, orain dela urte batzuk jada, taldeak egiteko orduan animalien izenak erabiltzen zituzten. Talde bakoitzari animali baten izena emanez. Ordutik bertsolarien izenak, garai, adin, sexu, herrialde desberdinetakoak, erabili izan ditut bertso eskolan taldeak egin behar zirelarik. Egokitzapenetan gogoratzen dudan lehen adibidea da

Agian zaharragoa da Bertso bingoa. Zenbakien ordez, 4 bertsolarien izena, herria, jaiotze urtea eta kantatutako puntu ezagun bana dituen txarteltxoa du kide bakoitzak. Azken bertsioan 36 bertsolariren datuak ditu Bertso bingoak. Gidariak, izen bat, herri bat, urte bat edo punttu bat kantatuko du eta ikasleek ateratakoa baldin badute markatxo bat eginen duten laukitxoan. Agian ulertzeko hobe ikasle bakoitzak duen papertxoa jartzea izanen da:

 

Egokitzapenak

 

Adibide hurbilagoetara etorrita. Konfinamenduan, online klaseak ematera egokitu behar izan genuenean, ETBk ere Lehen Hezkuntzako ikasleentzat saio batzuk eskainin zituen. Bertan adibidez ikusi nuen nola letra zehatz batez hasitako objetuak eskuratu behar zituzten etxetik begira zeuden haurrek. Egokitzapena, kasu honetan lehen letra izan ordez, errimarekin jolastea litzateke. Bideodeietan elkartu, Adibidez ELAz bukatutako objetuak eskatu eta han datoz ikasleak etxetik zehar lortutako objetuekin: pintzela, pastela, erregela, txapela, hidrogela, tela… bertze bukaera batzuk proposatu eta ondotik, ekarritako objetuak errima gisa erabili eta bertso bat bota, banaka edo punttuka, mailaren arabera.

Aintzineko 3 adibideekin zera da adierazi nahi dudana: gure irakasle-ikerlari paper honetan, edozein disziplina, jolas eta materiale bertso eskolara egokitzen jakin behar dugu. Gure saioak atseginagoak egiteko baliabideak eskura ez badauzkagu, ingurura begiratu eta egokitu egin behar ditugu. Egokitzapenek, pozak emango dizkigute, ziur.

Egokitzapenak