Irati Alcantarilla
Irati Alcantarilla

2022-05-10

Bideak

Bideak –

 

Kirolaren munduak 11 meritu,

Nahiz eta gehienetan ona iruditu,

bere alde ilunak edukitzen ditu.

 

Etengabe estutzen du zure agenda,

Barruak askatzea nahiz ta duen xenda

askatzen ez zaituen soka bihurtzen da.

 

Aguantatu ditzazun beste zenbait urte,

Kirol pixka bat egin beharko zenuke.

Egiten ez dutenek gomendatzen dute.

 

Nekatzen zarenean estutu kordela.

Ezin da horren zaila izan dena dela,

Pentsa egañak ere egiten zuela.

 

Kirola ta alkola antonimo beti,

baina uztartzen alko liteke ederki,

Neurrira egiten baldinbageneki.

 

Sarri kontraesanak badauka oreka.

azkar azkar bukatu nahi dut berriketa,

Korrika egitera joan behar dut eta.

Bideak