Felix Zubia
Felix Zubia

2020-08-05

Beti-Gazte

Beti-Gazte-

BETI-GAZTE

 

Doinua: Kantatzera nijoa

 

1.Nahiz eta Lesakako

Kirol-taldea den,

Eta merezi duen

Horrenbeste omen,

beste jende multzo bat

Daukagu gaur hemen,

Ez duena onartzen

Zer adina duen (bis).

 

2.Goizetik galtza motzak,

Pare bat txankleta,

Amerikar bisera

Tapatuz kopeta,

Surf edo kiroleko

Azken kamiseta,

Disimulatu nahian

Bere gerri-buelta (bis).

 

3.Hartu patinetea

Edo bizikleta,

Hondartzara goizero

Hiruzpalau buelta,

Zein lanbide daukaten

Ipini arreta,

Gurasoen kontura

Bizi dira eta (bis).

 

4. Ileak erortzean

Kopeta goraka,

Adinak gizonetan

Kalte hori dauka.

Gortinak osatuaz,

Atzetik tiraka,

Soiltasunak sortzen du

Makina bat marka (bis).

 

5. Larunbateko buelta

Nolatan barkatu,

Modako tabernara

Harro dira sartu.

Zer egingo diguten

Ezin da ukatu,

Gin-kasak hustu eta

Neskatxak uxatu (bis).

 

6. Kontzertu bat badator,

Herrira, auzora,

Beti-gazte taldea

Bertan izango da,

Gehiegi berotzeko

Ez egin aproba,

Igual igoko dira

Tabladoan gora (bis).

 

7. Nahiz bizkarrean izan

Makina bat urte,

Umiltasuna ez da

Askoren bertute,

Haiek lotsa gehiago

Izango balute,

Besteok gutxiago

Pasako genuke (bis).

 

8. Beti gazteak dauzka

Hamaika delitu,

Denok zahartzen garela

Ezin entenditu.

Konponbideen bila

Ez luze aritu,

Azkenean denborak

Errenditzen ditu (bis).

Beti-Gatze-