Enare Muniategi
Enare Muniategi

2019-03-11

Bertsotan karnabalak

Bertsotan karnabalak –

Doinua: Aita asmo hartu det

Bertsotan karnabalak

Mozorro artean ezin

topatu oreka

Saiotan tematikak

tarteka tarteka

ta beste hainbestetan

roll-en aldaketa.

Bertsolariak sarri

jartzen du kareta,

Bertsotan karnabalak

edonoiz diz eta!

 

Egunak joaten dira

arin eta errez,

konturatu orduko

karnabalak ihes.

Bertsolaritzak gauza

on bat baduenez,

bertsolariak beti

juergan eta barrez

eta besteok, berriz,

aste bat baino ez.

 

Superheroi, printzesak

drakulak batera

bañistak, pailazoak

badatoz kalera.

Aurpegi margoztuak

artisten antzera

jantzi, lotsarik gabe

horrela hobe da

Nahi doguna izateko

hau dogu aukera.

 

Jai egunak badira

batekoz besteko

den denok gaude pozik

juerban beti hobeto.

Cadiz zein Tenerife

Venecia tarteko,

Euskal Herriak ere

enkantua deko

Edozein leku ona

tostadak jateko.

 

Todo a cieneko azken

uneko bezero,

zein disfraza prestatzen

ibil dena ero.

Egunotan lekua

danontzat dau gero

hoba inauteriak

balira egunero,

Datorren urterarte

Carnaval, te quiero!

Bertsotan karnabalak