Aratz Igarzabal
Aratz Igarzabal

2017-03-07

Bertsolariak beti abestu dio gaurkotasunari

Bertsolariak beti abestu dio gaurkotasunari

Bertsolariak beti abestu dio gaurkotasunariAste honetan bolo-bolo dabilen gaia seguru nago honezkero bertso saioren batean jarri dutela. Euskal telebistako programa batek sortu berri duen xextraz ari naiz hain zuzen ere. Euskalduna naiz ni, eta zu? programa hain zuzen ere. Badauka gaia plazako saio baterako, baita afalondoko umoreko saio baterako ere.

Nere onetik atera ninduen atzo goizean irratian entzun nuenean, espainiarrekiko irainak besterik ez zirela azaldu eta horrelako kontuak besterik ez zeuden askoren hitzetan. Zenbat alditan egin ote dute euskaldunon estereotipoak antzeztuz barre? Adibideak nahi al dituzue? Ba, tori: “8 apellidos vascos”,”vaya semanita”,Leo Harlemen bakarrizketak,etab. luze bat.

Hala ere, lotsagarri eta iraingarriena egin zaidana zera da, honen karga ia guztia Miren Gaztañaga aktorearen gainean jarri izana. Barkamena berak eskatu du, eta nork eskatuko dio barkamena Miren Gaztañagari  beragatik esan dituztenengatik? Edo inork barkamenik eskatu behar ez badio hasi gaitezen Leo Harlem eta adibide gisa jarri ditudanei boikota egiten.

Eusko jaurlaritzatik esan dituztenak ere harrigarriak dira niretzat. Irratian zera esanez entzun  dut eusko jaurlaritzako ordezkari bat, telebistako programa batek beste era bateko baloreak sustatu behar dituela. Gu ta gutarrak eredu gisa jartzea faltan zitzaion.

Bukatzeko, honek guztiak ba al dakizue zertarako gogoa ematen didan? Lagunartean elkartu eta bertso afari eder bat egiteko, gai librean baina dezente lotuta. Hori bai, badaezpada ere kamerarik ez dugu gonbidatuko.

Bertsolariak beti abestu dio gaurkotasunari