Oihana Iguaran
Oihana Iguaran

2016-09-19

Bertso-udaleku

Bertso-udaleku

1) Zuhatzara etorri nahi
al duzue? Guk noski: bai!
Txalupa hartu ta urtegitik
irlaraino jarrai…
Ongi etorri bat galai
guztiak txaloka alai
ohartu gabe aspaldian gu
geundela euren zai.

2) Gau giroa ikusita
denak kantuan hasita
udalekuak fama ona du
ondo merezita;
umetan ezin bizi ta
nahiz heldutan jarri zita
egin genion behin izandako
haurrari bisita.

3) Bertso jolasen aitzakiz
euskaraz eta euskalkiz
altxorren mapa osatuz, josiz,
doa adabakiz
diferentziak ebakiz
gabiltz talde-erabakiz
euskalki diren irlen arteko
zubiak eraikiz.

4) Kanta bat sortu aurrena
igeri jardun hurrena,
aberastuaz doa taldean
umeen barrena;
jolasaren ahalmena
oroitzen denez gehiena,
hizkuntza baten gozamena da
transmititzen dena.

Bertso-udaleku

Bertso-udaleku