2023-06-01
Bertso berriak uholde bati jarriak
Bertso berriak uholde bati jarriak –
Doinua: Estutzen ez bagaitu
Enekok bota badu
lehen harria
kantatzera nihoa
sorta berria
beldurgarria,
Gertatu zen uholde bati jarria
Ortzirala ta ziren
arrats-orenak
Nahasita utzi zitun
bazter gehienak
(eta barrenak)
Gure herri maitean gertatu zenak
Eguna eguzkiak
argituz aisa
nahiz ta oraindik ere
den ulergaitza
haren emaitza…
Barearen ostean dator ekaitza
Eta ondoriotzat
zuen jakina:
Euri kantitate bat
labur egina
neurtu ezina…
Itsasoan ez dago hura adina!
Goizean atertuta,
txoriak hegan
Diot nahiz ez genuen
nahiko aukeran,
Baikorren eran,
Ezagutu genula hondartza Beran
Garbitzen hasterako
zegona bare,
Poliziak lagundu
asmoz xuabe
hor parez-pare
Baina palak hartzeko asmorik gabe
Eta ni hasterako
batek zalantza:
Gizonak hartu zuen
bereganantza
palaren dantza
Nik nahikoa indarrik ez nuen antza!
Bertzerik gabe hau da
pasatu zena
Nola ez den zehazki
bide zuzena
munduarena
Ea zer den gertatzen zaigun hurrena!