Elixabet Etxandi
Elixabet Etxandi

2019-05-10

Berriak jaioko gara

Berriak jaioko gara –

Berriak jaioko garaNafarroako bertsolari txapelketa pasa da, bere poz eta minekin. Arabakoak ere erreleboa hartu dio, eta bietan, txori askeak habitik hegan doazela argi ikusi dugu, Nafarroan anaitasunez, Araban ahizpatasunez, bertsoaren ekosistema berritzeko asmoz. Bai, beti ber paisaiari begiratzeari ohituta gaudenok garai bateko egunsenti zen zeruak kolore berriak hartzen dituela konturako garelako, bakoitza bere tonu, ñabardura edo pigmentuekin, mundu erdi berritik mundu berrirako bidean.

Gipuzkoakoa ere etortzear zaigu, eta ez dut dudarik, oholtzaratuko den 84 bertsolariko uholde horretan tanta berezi batzuk bereiziko direla, berritasunak dakarren txikitasunean, besteak baino txikiagoak. Baina tsunami handienak ere ez ote dira ur tantaz osatuak? Itsasoan urak handi dire, murgildu nahi dutenentzat. Baina zuek, handiagoak zarete.

Bidaia luzea izango da, seguruenik, ekaitzez betea, agian, baina, bertso eskoletan igerika ikasi dugunon barkua poliki poliki betetzen da, korronte guzien aurka, haize guzien gainetik. Uretan salto egin eta ikas dezagun ipar orratzik gabe bidaiatzea ez dela galtzea, gure bertso ibilbidean pausa bat irabazteko era bat baizik. Patera kutreenean, gure herria zeharkatzera goaz, eskolartekoz eskolarteko, Legutiotik Sarara, gure bertso ekosisteman kolore berriren bat gehitu arte.

Adi, abordatzera goaz.

Berriak jaioko gara