2020-06-30
Baskoitze Udatiarra
Baskoitze Udatiarra –
Doinua: Gai honek badu mamia
1-“Vrarequin nahi nuque
comparatu dembora”[1]
elurte urtu-berria
ur-golde itsasora
ihes egitea denez
pertsonen metafora
muga ontologikoa
dago Ontonetik[2] gora
Covida heltzen ez bada
A8ko preziora
baskoitze udatiarra
praktikatu beharko da.
2- “Vrak lurraren gozoa
… çaporea hartcen du”[3]
aitaren bigarren etxe
ordu extren ukendu
daukaguna garelako
behar dugu omendu
autoentzako ardien
pegatinak mantendu
esanahi sinbolikodun
totema da gailendu
ezingo digute inoiz
trashumantzia kendu.
3- “Vraren içena bethi
da bat, ez ordea vra”[3]
plazetan igaro ohi du
bertsolariak uda
lan egin nahi eta ezin
gaurko herri kultura
distantzi ekonomiko
berri baten haustura
lan egin zein ez, kobratzen
dutenen diktadura
behin-behineko mozorroa
gelditzeko heldu da.
[1]Pedro Agerrekoa “Axular” (1643). Guero. Bordele: G. Milanges. 155. orria
[2]Euskal Herriarekin muga egiten duen Kantabriako herria.
3 Pedro Agerrekoa “Axular” (1643). Guero. Bordele: G. Milanges. 215. orria
[3] Pedro Agerrekoa “Axular” (1643). Guero. Bordele: G. Milanges. 61. orria.