Oihane Perea
Oihane Perea

2021-09-16

AZTARNAK III: Mairulegorreta

Mairulegorreta –

Doinua: Nigarra begian (Xalbador)

 

 

Ertzak josi zituen

Ahizpa eroria

Odolaren mintzoa

Nahiz den minoria

Dinamitak zabaldu

Oi du harrobia

Horrelakoxea da

Gure historia 

 

Mila bederatziehun

Ta hirurogei bueltan

Euskal Herria ez zen

Bat bere ertzetan

Nahiz Xalbadorri txistu

Egin Anoetan

Txaloka ari ziren

Mairulegorretan 

 

Euskara galdua zen

Bien bitartean

Arabako lurretan

Gorbeiako harpean

Mingainean ezin ta

Motxila batean

Txinparta sartu zuten

Infernuko atean

 

Letra ulertezinak

Buruz ikasiak

Estalaktitapeko

Dantzak-  garraixiak

Nahiz irteeran gertu

Egon poliziak

Araba ernaldu zuen

Ezkutuko haziak 

 

Euskarazko sortzaile

Arabarrontzako

Mairu “Meka” da hortik

Nor ez zen pasako?

Behin “Murua” harrobi

Bihurtu zutelako

Kanta dezakegu guk

Eta eskerrik asko!

 

Gure seme-alabei

Argi utzi beharko

Izan daitezkeela

Izan zirelako!

 

 

 

Mairulegorreta