Oihana Bartra
Oihana Bartra

2016-09-12

Astelehenak

Astelehenak

Astelehenak
StockSnap

Bertsolarientzat uda garaia izaten da mugituena, saio gehien antolatzen diren aroa. Uda amaitu eta lasaitasuna bueltatzen da, pixkanaka. Eskertuko dute batzuek. Ez, ordea, farandulan ez dabilen gehiengoak. Makina bat sumatu ditut irailaren hasierotan depresioak jota, oporretan zoragarri ibili eta lanera bueltatu beharrak psikologikoki suntsituta. Ez naiz esajeratzen ari. Egun pare batean udan hartutako kolorea ere galdu dute batzuek, irribarrea amargatu aurpegi bihurtu zaie besteei. Zoriontasuna atzamar puntekin ukitu eta bat-batean kendu izan baliete bezala.

Lehenengo astelehena izaten omen da gogorrena. Astelehen madarikatu hori: bulegoan sartu, lankideak agurtu eta bertan hurrengo hilabete luzeak pasako dituzula ohartzen zaren une lazgarri hori. Hurrengoak ere ez omen dira hobeak izaten.

Oskorrik bazuen nebak eta biok txikitan asko kantatzen genuen kanta bat. Zati batek honela zioen: “astelehena, astelehena, astelehena, astelehena usteletan ustelena”. Baina oker zebiltzan Natxo eta konpainia. Ez da astelehenak nazkagarriak direla, zure lana da gorroto duzuna. Utzi astelehen koitaduei lasai bizitzen.

Astelehenak