Ane Labaka
Ane Labaka

2017-06-01

#ARGIDAUKAGU

 #ARGIDAUKAGU

Doinua: Itsaso hori dago zatarra

1.Artaldetik at hainbeste ardi
bidea egin dutenak garbi
ilusioen baratza bat da
lehen izana belardi.
Nahiz ez zegoen oskarbi
gauez hamar ipurtargi
bihurtu ziren ilargi…
#ArgiDaukagu diote kezka
bilakatzeko ausardi
nik hiri bati argia eman
diotela daukat argi.

2.Tentsio une hau iritsirik
zenbat ukabil dauden itxirik
beste guztien gainetik ezin
dutenez erabaki bik.
Hainbeste oihuk, intzirik
dio beldurrak utzirik:
“Errekaleor bizirik!”
Politikoen esanak, aldiz,
barrua sutan jarri dit
berriro argi geratu baita
zeinek ez daukan argirik.

3.Ez dira soilik etxe pusketak
ez soilik ate edo paretak
jende askoren ilusioa
daramalako errekak.
Heltzean argi-mozketak
hiru urteko lanketak
sortzen dizkit gogoetak;
Esna ekidin ditzakegunez
amets baten eraisketak
izan gaitezen argitan dantzan
dabiltzan gau tximeletak.

 #ARGIDAUKAGU

 #ARGIDAUKAGU