Elixabet Etxandi
2021-07-19
Arbonarentzat
Arbonarentzat –
Doinua: Lazkao Txikiren marrazki bizidunetakoa
Arbonan ere zorroztua da
Diruaren aztaparra
Aurre egin da okupaturik
Pentze, soro ta belarra.
Nork erran zuen itzali zela
Gure borrokaren garra
Herri honetan antolakuntza
Delako gure beharra
Dugun jabetza bakarra
Nahiz ez den nahi, aldatzekotan
Bidea da politika.
Juntagarriak baitira beti
Teoria zein praktika
Okupatzea ez da delitu
Egoera ikusita.
Ez da utziko hemen zabaltzen
Nahi luketen taktika
Kapitalen kalapita
Zapalduontzat gure patuak
Ez dira bate errexak.
Baina josiak ditugu usu
Elkartasunez babesak,
Saretu eta antola gaiten,
Beteko dira promesak,
Lurra izanen delako noizbait
Bazter utzita ametsak,
Denena eta denentzat.