Joanes Illarregi
Joanes Illarregi

2022-05-26

Anginak

Anginak –

Doinua: Txuringaiko errotarena

 

 

 

Kantatuko dizue

gaitzaren biktimak

aste hontan pasatu

baititut anginak

nahiz ta hartu pastillak

eta medizinak

ez du nahi beste indar

amoxizilinak.

 

Mina hasi zenean,

eztarri lakarra

ibuprofeno kaja

erosi beharra

automedikatzea

beti ez da txarra

baina aguantatu nun

egun bat bakarra.

 

Egun bat igarota

akabo jolasa

eztarriko bideak

etzebiltzan lasa

juxtu juxtuan pasa

zitzaidan arnasa

nere babarik ere

ezin nuen pasa.

 

Medikutara joan

akojonaturik

eta kontatu ezin

zela pasa urik

pastilla eman zidan

hark, errukiturik

nahi orduko ez zuen

egin efekturik.

 

Orduak pasatuta

ze egonezina

berriz urgentzitara,

kotxean, jakina

han ipurmasailean

ziztada egina

min harek kendu zidan

eztarriko mina.

 

Behin hobetuta ere

tristura nagusi

larunbata heldu zen

parranda ta guzi

tragorik hartu gabe

behar nion eutsi

gibelak eskertu du,

eta ez da gutxi.

 

Anti-inflamatorio

omeoprazol lain

antibiotikoa

zortzi ordutan zain

hainbeste droga mota

hartuta nire gain

desintoxikatzea

tokatzen zait orain.

Anginak