Haize Lekuona
2024-04-24
Akrostikoak
Akrostikoak –
Doinua: Nehoiz ez da senditzen
Ur gainean zabiltza
markatuaz taupada
Hartu eta orduko
sartzen zaigu ikara
Harrapatzen zaitu bortitz
urperatuz bertara
Itsasoari mugituz
soinean duen izara
Norantza zuzen gabe
zabiltz hona ta hara
Agertzen zaren moduan
laster joan ohi zara
Hegotik epel zatoz
iparretikan hotza
Astinduz ingurua
ta arrotuz ahotsa
Izarrak ezin mugituz
hori da zure lotsa
Zurrunbilo bilakatuz
sortzen duzu kaosa
Ezerezan zabiltza
ezin uneaz goza
Aske zara baina hegan
joan zitzaizun bihotza
Iluntasuna zara
baina argiz egina
Tarteka agertuz ta
gero ikusezina
Zu eta ni bera gara
ta ez arras berdina
Atzean zaitut jarraiki
sarri handi egina
Loturik nere oinei
joan nahi ta ezina
Arrapaturik zu ta ni
duo itzalezina