2020-02-13
Aitzakia merkeak
Aitzakia merkeak –
“Ba al zatoz afaltzera?
daukat plan aparta”
Ai nahiz ta nahiko nukeen
ezingo dut, kaka
lehendik abisatzea
komeni ohi da ta
ze orain baterian
dut ehuneko bata
“Goazen eskiatzera
ez du ezer txarrik,
nire kontu, ez duzu
ezeren beharrik”
ba berez nahiko nuke
baina ezin dut nik
zeren arraina ezin
dut utzi bakarrik
nahi al duzu geratu
bihar arratsean?
gogo handia daukat
zu gogoratzean
baina nahiz otsaila den
ikasle antzean
azterketa gehiegi
dauzkat maiatzean
“Arratsaldea nahi dut
zurekin igaro
lau t’erditan kafe bat?
(edo geroago?)”
jo, abisatu izan
bazenit lehenago…
jada beste batekin
geratuta nago
“etxea libre daukat,
eduki gogoan
gaba nahi nuke pasa
gaur zure alboan”
mobil hau lapurtua
da (lortua dohan)
beraz zure laguna
ezingo da joan
“Aspalditik gogoko
izan zaitut, hara
nahiz isiltzea kalte
nuen beharbada
hitz egiteko orain
geratuko al gara?”
Barksru jyegan nago
Jahd jujn nara