Enare Muniategi
Enare Muniategi

2020-01-13

2020ari

2020ari –

Doinua: Ai gure antzinako

 

2020ari

 

Etxeko danok gagoz

mahai inguru baten

urte zaharra agurtuz

hamabi mahats jaten.

Urte barri on esan,

hasi naz pentsaten

urtea ez da ondo joango

holan bada hasten:

geure buruari ere

guzurrak esaten

 

Berba potoloz arin

berotzen gara eta,

gure osabak hasi dau

ohiko berriketa.

Kontatu deusku zein dan

aurtengo aldaketa:

“argaldu egingo naz

eginda dieta”

Hori esan dau tripa

kroketaz beteta.

 

Osabaren atzetik

badator izeko,

aurten ere ez gaitu

hartu ustekabeko.

Oraindik ezpainetan

zigarro bat deko,

urteroko promesa

gero ez beteteko:

“gaurtik aurrera ez dot

gehiago erreko”

 

 

Lehengusuon artean

ohi gara konpara

batek diruan gaia

arin dau atara:

“Lan bat lortu behar dot

ona ahal baldin bada”

Baina inkoherentziana

hori ez da akaba

Juergan irten aurretik

eskatu dau paga.

 

Oraingo ospatu dauz

80 gabon gau,

ez dakit dan ohitura

Zein etxeko arau;

baina, urtero-urtero

entzuten dogu hau:

“Honek azken gabonak

ni ja nagosi nau”

Beti hiltzeko eta

gazteen bera dau.

 

Familikoak gara

guzurti xamarrak,

edo geure burua

engainatzen txarrak.

Horrela gabiltzanok

gu al gara bakarrak?

Ito egingo gaitu

aldatu beharrak.

Urtea berria da,

ta promesak zaharrak!

2020ari