Euskara, bertsoak eta ni
Nire lotura bertsoarekin ezin da azaldu euskararekin eta herrigintzarekin izan dudan lotura aipatu barik. Biografia modura eta kronologikoki kontatzea erabaki dut.
Nire lotura bertsoarekin ezin da azaldu euskararekin eta herrigintzarekin izan dudan lotura aipatu barik. Biografia modura eta kronologikoki kontatzea erabaki dut.
Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala ere, josi zuten, josi, balaz, 1936ko urriaren 17aren eta 18aren arteko gau hartan.
Miel Frantzisko Zubeldia “Artxanberri” bertsolariari omenaldia egin diote zaldibiarrek eta haren izena duen kalean plaka bat jarri dute bere omenez.
Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.
Pixkanaka itzali zaigu Nikolas Segurola, Matxinbentako Largarateko semea. Gizakiak ez dio gizaki izateari uzten azken arnasara arte, eritasuna eta ahulezia ere bereak ditu, baina Nikolasek aspaldixko utzi zion Nikolas izateari.